Cristina Pérez Garay

Cristina Pérez Garay - Dietista y Nutricionista

Cristina Pérez Garay, Nafarrako Unibertsitatean Giza elikadura eta dietetikan diplomatua da.

Bere karrera profesional ia osoan Lehen Mailako Arreta Nutrizionalean jardun du, 15 urtetan zehar, bezero askori egoera osasuntsu bat lortzen eta mantentzen lagundu die tratamendu dietetiko pertsonalizatuaren bidez.

Hezkuntza arloan aritu da ere, nutrizioari buruzko ikastaro, hitzaldi eta konferentziak emanez. Gainera, Nutrizio arloaren hedapena egin du, Berria egunkarian kolaboratzaile erregular moduan. Lanbidearen garapenean parte hartu du ere, EGEDDE (Gaur egungo Dietista-Nutrizionisten elkargo ofiziala) zuzendaritza-batzordean parte hartuz. Bere ekarpenen artean, azpimarratu ahal dira, Kode Deontologikoaren elaborazioan parte hartzea, Dietisten IV Kongresu Nazionalean batzorde antolatzailearen kide izatea eta sare nutrizionalaren behaketan (OSN) parte hartzea.

Jarraieko formakuntzarekin jarraitzen du, azkeneko aurrerapenak eskaintzeko eta bere metodoa hobetzen eta aktualizatzen joateko.

 
 

Jarraipen formakuntza ikastaroak dietista nutrizionista moduan:

  • ISAK 1Maila Acreditazioa: Elikaesport.
  • Zineantropometria eta Gorputz Konposaketa: Dietista-Nutrizionistaren kontsultan Aplikazio Praktikoak (CUNAFF).
  • Coach Nutritional: International Association of Coaching.
  • Tratamendu Nutrizionala Oncologikoa. CODNNA.
  • Nutrizioa minbiziko tratamenduan eta prebentzioan ADDENE.
  • Gizentasuna. Nafarrako Unibertsitatean.
  • Sindrome Metabolikoa. Nafarrako Unibertsitatean.
  • Nutrizioa eta Lehen mailako arreta. REAP.
  • Gehiegizko pisua eta gizentasuna haurtzaroan. UPV.
  • Nutrizioa eta osasuna. Gurutzeta Ospitalea.

 

Zure kontaktuekin partekatu: