|

Perretxikoak lurpean hazten diren onddoen fruituak dira. Basoan urteko edozein sasoitan aurki ditzakegu, baina biltzeko sasoi aproposena udazkena da. Uda bukaeran egiten duen euriarekin batera azaltzen dira lehengo perretxikoak, eta udazkena euritsua eta epela bada, basoak perretxikoz betetzen dira.

Perretxikoak pozoitsu eta jangarrietan sailka ditzakegu; jangarrien artean, milaka perretxiko mota daude; hala ere, gastronomikoki batzuk besteak baino estimatuagoak izan.

Antzinatik ezagunak dira haien ezaugarri sendagarriak eta gastronomikoak, baina perretxiko-zaletasunak izugarrizko hedakuntza izan du azken urteetan, eta lehenengo jakitun urrien aldean, kopurua asko ugaldu da, eta perretxikozaleak orain asko dira.

Gizakia ez da perretxikoak ekoizteko gai izan, eta gaur egun basora barneratu gabe lortu ditzakegun perretxiko mota gutxi batzuk daude bakarrik, nabarmenenak txanpinoiak (Agaricus Bisporus), belarri landua (Pleorotus Ostreatus) eta shii-take japoniarra (Lentinus edodes) dira.

Nahiz basoan bilduak izan, nahiz gizakiak ekoitziak izan, duen kolore, forma eta zaporearen aberastasuna dela eta, perretxikoa elikagai berezia da.

Hona hemen dituen nutrizio ezaugarriak:

Ura da perretxikoen osagai nagusia, %80-92 bitartean.

Jarraian, karbohidratoak, %4-3 bitartean, eta horietatik %2-3 g zuntza, zelulosa motakoa; horri esker, asetasuna sortzen du eta digestio mekanikoa erregulatzen du; beraz, ona da idorreri arazoak izanez gero.

Askotan entzuten da perretxikoek proteina asko dutela, baina, egia esateko, %2-3 bitartean daukate bakarrik. Hala ere, proteina gutxi izan arren, dituenak oso kalitate biologiko onekoak dira; horregatik, nutriente horrek duen ezaugarri estrukturalarekin identifikatzen dira.

Koipe gutxi dute, %0,2 – 0,5 bitartean.

Ura eta elikagai edo nutriente energetikoaren banaketari dagokionez, oso energia baxuko elikagaia da, 100 gramo bakoitzeko 20 kilokaloria bakarrik ematen baitigute. Horri esker, primerako jakia da diabetikoentzat eta argaldu nahi duten pertsonentzat.

Gatz mineralei dagokienez, ugari ditu perretxikoak.

Esate baterako, kobrea (odoleko globulu gorriak sortzen laguntzen digu), potasioa (bihotzaren erritmoa, eta tentsio arterial aproposa mantentzen laguntzen digu, mugimendu muskularrean eta nerbioen bulkadan ere parte hartzen du).

Zinka, magnesioa eta Burdina ere badituzte; horiei esker, anemiari aurre egiten diogu eta burmuinaren funtzionamendua estimulatzen dute.

Iodo asko dute perretxikoek; iodoa oso mineral garrantzitsua da umeen eta gazteen hazkunderako; gainera, ezinbestekoa da guruin tiroideoaren funtzionamendu egokirako.

Fosforoari esker, berriz, gorputzaren estrukturak sortzen laguntzen du; esate baterako, hezurrak eta hortzak, beraz oso gomendagariak dira haurdun dauden emakumeentzako.

Bitaminei dagokienez tiamina, riboflabina, niazina eta folatoak dituzte batez ere. Horiek guztiak funtzio erregulatzailea dute gure organismoan, beste elikagaien aprobetxamenduan laguntzen dute substantzia berrien ekoizpenean parte hartuz.

Hala ere, guztiak ez dira abantailak; pertsona batzuentzat ez dira batere gomendagarriak. Purinak izeneko substantzia batzuk dituzte, substantzia horiek gure gorputzak azido uriko bihurtzen ditu, eta giltzurrun arazoak, hezueria edo behazuneko litiasia izanez gero, erabat kaltegarri izan daiteke. Digestio arazoak dituztenentzat ere ez dira oso egokiak, elikagai ehogaitza baita, beraz, arazo hori dutenek neurrian kontsumitu behar dituzte perretxikoak.

Baina, oro har oso ezaugarri onak dituzte, eta ez bakarrik nutrizioari dagokionez, baizik eta ezaugarri organoleptikoei esker ere bai, zapore, lurrin, kolore… Oso erabiliak dira sukaldaritzan. Bai lehenengo plateretan: pasta, arroz edo entsaladari puntu berezia emateko, burruntziak osatzeko, zopak edota barazkiak laguntzeko; bai bigarren plateretan, arraina eta haragia alaitzeko edota tortilla zaporetsuak prestatzeko.

 

JAKINGARRIAK

PERRETXIKOAK 100 G 

Ura 80-92 ml

Kilokaloriak 20 kcal

Karbohidratoak 4 g

Proteinak 2-3g

Gantzak 0,2-0,5g

Potasioa 470mg

Zinka 0,46mg

Magnesioa 12,20 mg

Burdina 1 mg

Iodoa 10 mg

Fosforoa 115 mg

Tiamina 0,31 mg

Niazina 3,5 mg

Folatoak 23 mg

 

Centro de nutrición nusan

Dietista nutrizionista, Nafarrako Unibertsitatean 2001-ean Giza elikadura eta dietetikan diplomatua.

Cristina Perez Garay
Last Modified:
300 300

Nusan nutrizio zentrua

Comments are closed.